Bideak aurrera darrai! 😃
Hauxe ekarpenak egiteko erabiliko dudan gune berria!
Bideak aurrera darrai! 😃
Hauxe ekarpenak egiteko erabiliko dudan gune berria!
Remedios Zafrak 2020ko Feministaldian eginiko aurkezpenan #EzGaltzekoModuko ekarpenak egin zizkigun. Horien artean ahizparekin batera haurtzaroan bizitako anekdota adierazgarria kontatu zuen. Irakurtzen zituztenen artean emakumeen hutsunea nabaritu zuten. Elkarri galdetzen zioten: zergatik ez dago emakumerik teknologia-bilduma honetan? Eta falta zituzten aleetan egongo zirela pentsatu zuten.
Zafrak hitzaren garrantzia azaldu zuen eta, adibide gisa, aipatu zuen gure inguru hurbileko gertaera hau: arautegi aldaketa baten ondorioz, UPV/EHUko Informatika Lizentziatura Ingenieritza bezala deitua izatera pasa zen. Ikasketa-plana eta programazio berdina, irakasle berdinak baina emakumezkoen matrikulazioa 60tik %17ra jaitsi zen.
Hona hemen Remedios Zafra solasean ikusteko esteka!
↓
Gure ikas-irakas prozesuetan, zuzenekoetan zein onlinean, diapositiba bidezko-aurkezpenak edo diapositiba bidezko bideo-aurkezpenak eguneroko kontu bilakatu dira. Gure aurkezpenak birpentsatzeko, birmoldatzeko eta birziklatzeko dekalogo bat.
#PausozPauso
#IkastekoBetiPrest
![]() |
| Iturria unDRAW |
![]() |
| Iturria unDRAW |
![]() |
| Commons |
Ikasketa aktiboak ikasleak protagonista bihurtzen ditu.Ikasleek informazioa ezagutza bihurtu eta testuinguru ezberdinetan aplikatzen jakitea du xede, baita teknologia eta gailu digitalak lagun ezin hobeak. Hezitzaileok e-jarduerak diseinatzerakoan ezinbestekoa dugu sustatu nahi dugunaren hautu kontzientea egitea eta agerian jartzea nolako oinarri teknopedagogikoan sustraituko ditugun gure ikas-irakas jarduera digitalak.
Abiapuntu gisa hona hemen Lourdes Guardiak (UOC) egiten zuen proposamena:
Euskara eta feminismoa bidelagun topaleku ederra izan da entzuteko, birpentsatzeko, sentitzeko eta loturak berrantolatzeko. Remedios Zafrak aipatu bezala Mundua aldatzen duenak lehenago mundua aztoratu behar izan du. (Feministaldia, 2020)
Bizitzaren eremu orotarako ezinbestekoa bihurtu zaigun eremu digitalean ere euskara eta feminismoa bidelagun izateko bide luzea egiteke. Horretan ere begirada jarri behar. Indarrak biltzeko prest?
![]() |
| Miroodles |
Batetik, Gorka Juliok hezkuntzan multinazional teknologiko haundien saiakerei aurre egiteko apustu sendo bat proposatu digu: elkarlan erradikalerako apustu bat, software libreko tresnak eta lizentzia libreetan oinarritutako materialak sortu eta partekatzera bideratua, eta eskola publiko, komunitario eta kontzertatuak lotuko dituena. (Berria)
Bertzetik, Eskola Hiztun Bila 24. jardunaldietan Iratxe Retolazak eginiko hitzaldia (16:30 minututik 1:32:30 arte). Argi eta garbi deskribatu du hezkuntza arautuan bizitzen ari garen egungo egoera euskal kulturaren transmisio zein euskarazko komunikazio gaitasunaren inguruan. Hezkidetza planekin parekatuz, aldarrikatu egin du Heziberri 2020-curriculuma jarraiki, kultura ere zehar lerro gisa sustatzea, sareak eta egiturak elikatuz, euskal kultura planak sustatuz. Gainera, kultura eta dauden baliabideak ikasleen eskura jartzeren garrantziaz hitz egin du ere bai. Nabarmenduko nuke amaieran bota duen gakoa: jende aunitz ari gara han-hemenka ahaleginak egiten eta egina dagoena zein sortzen ari garena elkarri jakinaraztea funtsezkoa da.
Inork espero ez zuenean, hezkuntza-eremuko konpetentzia digitalaren munduan
iraultza! COVID-19k hamaika aldaketa ekarri ditu gure bizitzara. Hezitzaileon
kasuan, egun batetik bertzera presentzialetik onlinera pasatu behar izanak,
frogan jarri ditu garatutzat genituen konpetentzia digitalak baita ederki
erakutsi ere, zein diren gabeziak. Kontua da, irailetik aurrera eredu mistoa
aurreikusten ari garela eta honek guztiak erronka galanta jarri duela mahai
gainean: mundu digitalerako irakasleen prestakuntza integralean murgildu behar, garena eta dakiguna eguneratu behar, baina zertan? Nola?
Norekin? Jordi Adell entzuteko aukera ederra izan dugu berriki parez pare ditugun
erronkei begira hainbat gako interesgarri aurkezten.![]() | ||
|
![]() |
| Royce Kimmons-en PICRAT matrizea euskaratua (Amarauna) |

Egun batetik bestera, guztion erresilientzia gorpuztua. Egunerokotasuna iraulia. Eta gure bizi-eremu fisiko eta birtualaren arteko loturak (eta hausturak) inoiz baino garbiago agerian. Hezkuntza-eremuan lehendabiziko erronka ere, bideratua: gure ikastetxe fisikotik birtualera salto! Gure inguruan Komunikazioa eta Hezkuntza Ingurune Birtualetan aditua den Amaia Arroyok ederki adierazi du zenbat ahalegin eta nolako konpromiso maila erakusten ari garen bazter guztietan (aupa gu!) baita aurrera egiteko #EzGaltzekoModuko gomendioak luzatu ere.
Badugu parez-pare beste erronka garrantzitsu bat: gure (elkar)bizitza digitalaren alderdi oro sustatu eta kudeatzeko prest? Kognitibo-akademikoarekin batera sozio-emozionalak? Zuzenekoan bezala, berebiziko garrantzia izango baitute klase digitaletan ere bai. Elkarren arteko komunikazioa, feedbackaren kalitateak zerikusi handia izango du honetan. Zer gertatzen ari da genero-arrakala digitalarekin? Ezer ez egitea, egitea denez, hezitzaileok ezer egin ezean, hizkuntza ez inklusiboa eta parte hartze ez parekideak erreproduzitzen jarraitzeko arriskuaz gain, indarkeria matxistak aipatu ez eta ikasleak ahalduntzeko aukerak galtzekoa dago. Oraingoan ere, netiketek bestelako harreman markoak erakusten dizkigute.![]() |
| Iturria: stockvault. |
![]() |
| Iturria: stockvault. |