2021-03-23

Begi-bistan eduki #DIGCOMPEDU! [Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua]


2017an argitaratu zen European Framework for the Digital Competence of Educators: DigCompEdu. (Berriki gaztelaniazko bertsioa aurkeztu dute.)

DigCompEdu, Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua,
hezkuntza-maila guztietako hezitzaileei zuzenduta dago, haur-hezkuntzatik hasi eta goi-mailako eta helduen hezkuntzaraino, prestakuntza orokorra eta profesionala, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arreta eta ikaskuntza ez-formaleko beste edozein testuingurutan barne.

Markoak oinarrizko 22 gaitasun proposatzen ditu 6 arlotan banatuta:
1. Konpromiso profesionala: teknologia digitalak komunikatzeko erabili,
elkarlanean aritu eta profesionalki garatzeko.
2. Baliabide digitalak: eskuratu, sortu eta partekatu.
3. Irakaskuntza eta ikaskuntza: teknologia digitalak erabili eta kudeatu.
4. Ebaluazioa: teknologia eta estrategia digitalak erabili.
5. Ikasleen ahalduntzea: inklusioa, pertsonalizazioa eta partaidetza aktiboa areagotu.
6. Ikasleen gaitasun digitalen sustatzeasormenez eta arduraz erabili, informatu, komunikatu, edukiak sortu, ongizaterako eta arazoak konpontzeko.


Hona hemen 2018an argitaraturiko euskarazko bertsioa
Milesker itzultzaileei!

2021-03-16

Remedios Zafra: hutsuneen eta hitzen garrantzia emakumeen presentzian.

Remedios Zafrak 2020ko Feministaldian eginiko aurkezpenan #EzGaltzekoModuko ekarpenak egin zizkigun. Horien artean ahizparekin batera haurtzaroan bizitako anekdota adierazgarria kontatu zuen. Irakurtzen zituztenen artean emakumeen hutsunea nabaritu zuten. Elkarri galdetzen zioten: zergatik ez dago emakumerik teknologia-bilduma honetan? Eta falta zituzten aleetan egongo zirela pentsatu zuten.


Zafrak hitzaren garrantzia azaldu zuen eta, adibide gisa, aipatu zuen gure inguru hurbileko gertaera hau: arautegi aldaketa baten ondorioz, UPV/EHUko Informatika Lizentziatura Ingenieritza bezala deitua izatera pasa zen. Ikasketa-plana eta programazio berdina, irakasle berdinak baina emakumezkoen matrikulazioa 60tik %17ra jaitsi zen.


Hona hemen Remedios Zafra solasean ikusteko esteka!

  #Kutsatu Hitzaldiak 

(bideora joan)