2021-03-23

Begi-bistan eduki #DIGCOMPEDU! [Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua]


2017an argitaratu zen European Framework for the Digital Competence of Educators: DigCompEdu. (Berriki gaztelaniazko bertsioa aurkeztu dute.)

DigCompEdu, Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua,
hezkuntza-maila guztietako hezitzaileei zuzenduta dago, haur-hezkuntzatik hasi eta goi-mailako eta helduen hezkuntzaraino, prestakuntza orokorra eta profesionala, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arreta eta ikaskuntza ez-formaleko beste edozein testuingurutan barne.

Markoak oinarrizko 22 gaitasun proposatzen ditu 6 arlotan banatuta:
1. Konpromiso profesionala: teknologia digitalak komunikatzeko erabili,
elkarlanean aritu eta profesionalki garatzeko.
2. Baliabide digitalak: eskuratu, sortu eta partekatu.
3. Irakaskuntza eta ikaskuntza: teknologia digitalak erabili eta kudeatu.
4. Ebaluazioa: teknologia eta estrategia digitalak erabili.
5. Ikasleen ahalduntzea: inklusioa, pertsonalizazioa eta partaidetza aktiboa areagotu.
6. Ikasleen gaitasun digitalen sustatzea: sormenez eta arduraz erabili, informatu, komunikatu, edukiak sortu, ongizaterako eta arazoak konpontzeko.


Hona hemen 2018an argitaraturiko euskarazko bertsioa! 
Milesker itzultzaileei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina