Miroodles |
Batetik, Gorka Juliok hezkuntzan multinazional teknologiko haundien saiakerei aurre egiteko apustu sendo bat proposatu digu: elkarlan erradikalerako apustu bat, software libreko tresnak eta lizentzia libreetan oinarritutako materialak sortu eta partekatzera bideratua, eta eskola publiko, komunitario eta kontzertatuak lotuko dituena. (Berria)
Bertzetik, Eskola Hiztun Bila 24. jardunaldietan Iratxe Retolazak eginiko hitzaldia (16:30 minututik 1:32:30 arte). Argi eta garbi deskribatu du hezkuntza arautuan bizitzen ari garen egungo egoera euskal kulturaren transmisio zein euskarazko komunikazio gaitasunaren inguruan. Hezkidetza planekin parekatuz, aldarrikatu egin du Heziberri 2020-curriculuma jarraiki, kultura ere zehar lerro gisa sustatzea, sareak eta egiturak elikatuz, euskal kultura planak sustatuz. Gainera, kultura eta dauden baliabideak ikasleen eskura jartzeren garrantziaz hitz egin du ere bai. Nabarmenduko nuke amaieran bota duen gakoa: jende aunitz ari gara han-hemenka ahaleginak egiten eta egina dagoena zein sortzen ari garena elkarri jakinaraztea funtsezkoa da.
- Euskaraz dauden eremu eta inguru digitalen aldeko apustu garbia.
- Euskaraz egon eta askeak diren software zein material digitalak lehenetsi.
- Konpetentzia digital hezkidetzailea zehaztu eta sustatu.
- Euskal kultura, era anitz eta inklusiboan ulertuta, ikasleentzat eskuragarri jarri.
- Ahozko eta ez ahozko komunikazio inklusibo, ez sexista sustatu online zein offline.
- Hezitzaileon (eta erakundeen) artean konplizitate sareetan jardun.
- ...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina