Hona hemen gure lana zertan datzan kontatzen duten audio pare bat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatu dezakezu: Wikiemakumeok (ES eta EU)
Datuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Datuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2021-02-23
Emakumeen presentzia Wikipedian: DATUAK SOLASEAN
Euskal Herrian barna han-hemenka Wikiemakumeok taldeen helburu bat da Wikipedian genero arrakala murriztea. Lan horren aldeko indarrak biltzearen beharra agerian uzten dute datuek!
2019-04-29
Euskara, jalgi hadi Internetera!
Teknologia digitala gure inguruan omnipresente izatera iritsi geroztik, hezitzaileok erronka handiak ditugu begi-bistan, horietako bat bertan gure hizkuntzaren erabilpena eta presentzia sustatzea.
Berriki, euskara irakasle gisa ibilbide luzekoa den Abel Camachok hala zioen:
![]() |
| Berria egunkaria |
2014ean Kike Amonarrizek jakinarazi zigun orduko hartan Wikipedian euskara 35. lekuan zegoela eta Twitterren hizkuntza gutxituen artean gehien erabilia zela. "Urak eginen du bide" atsotiz zaharra aitzaki hartuta, 2014 geroztik sarean euskarak bideak egin ditu ezta?
Aste honetan Elhuyarreko ingeniaritza linguistikoko taldeak Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen erradiografia bat aurkeztu du eta emaitzak ez dira onak... soilik %10 dira euskaraz.
Wikipedian, aldiz, berri hobeak: euskarazkoa 29. postura igo da (300 hizkuntza inguru daude).
![]() |
| Euskarazko Wikipediaren kokapena. |
Hala ere, kezkatzekoa da wikilari lanetan aktiboki ari direnak ez direla inondik inora ere euskaldun hiztunek osatzen duten komunitatearen pareko: milioi hiztuneko 250 editore inguru. Eta beste Wikipedietan gertatzen den bezala, emakumeen presentzia artikuluetan zein editoreen artean %20 ingurukoa.
Euskara sustatzeko adosturiko herri aginteentzako 12 gomendioak aurkeztu zituzten 2016an Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-ataleko zuzendariak, Maite Goñik. Aurrerapauso handiak eta nabarmenak egin badira ere, oraindik euskarak bide luzea baitu egiteke.
![]() |
| Iturria: Wikimedia estatistikak |
Euskara sustatzeko adosturiko herri aginteentzako 12 gomendioak aurkeztu zituzten 2016an Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-ataleko zuzendariak, Maite Goñik. Aurrerapauso handiak eta nabarmenak egin badira ere, oraindik euskarak bide luzea baitu egiteke.
2017an Interneten ere, lehen hitza euskaraz kanpaina abian jarri zen nabigatzaile eta gailu mugikor guztiak euskaraz konfiguratu eta webguneetan euskara lehenesteko. Eta 2018an UEMA eta PUNTUEUSek Interneten euskara indartzeko hitzarmena sinatu zuten.
Bestalde, oso adierazgarriak dira Interneten erabilera-datuak; Eustaten 2018ko datuen arabera dagoeneko EAEn Internet erabiltzen duten 15 urtetik gorako pertsonak 1.461.600 dira.
2019an Gazteen Euskal Behatokiak egindako gazteen egoeraren diagnostikoaren arabera ia-ia gazte guztiek egunero erabiltzen dituzte sare sozialak eta teknologia digitalaren erabilerak gora egin arren, orokorrean euskararen lagunarteko erabilerak behera egin du.
Honen guztiaren harira, eta hezitzaile gisa, galdera hauek etorri zaizkit gogora:
- Zer gertatuko zen Elhuyarrek Twitterren bezala Instagramen ikerketa eginez gero? (Hezitzaileok hor topatuko genituzke gaztetxo gehienak!)
- Noizko areagotu hezitzaileok estrategikoki interneten eta sare sozialetan dugun presentzia pedagogikoa eta euskaraz, gainera?
- Noizko Euskaraldia Digitala?
Kontrapas bertso zaharra guztion izatearen parte bihurtu zuen Xabier Letek kantu bihurtzean. Haren hitzak moldatuz, honen alde egiteko prest?
2018-02-07
2018ko Internet Seguruaren Nazioarteko Eguneko berriak.
Mundu guztian barna ospatu zen atzo Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna.UPV/EHUko EU Kids Online taldeak eta UNICEFek ‘Arrakala digitalaren haurrak Espainian’ txostenaren emaitzak ezagutzera eman zituzten.
Hona hemen CAMPUSAk bildu dituen alderdirik adierazgarrienak:
"Euskadin, (10-15 urteko) haurren % 97,6k erabiltzen dute Internet, % 94,9k ordenagailua erabili zuten azken hiru hilabeteetan eta % 77,5ek sakelako telefonoa dute, (INE)"
"Sarbide digitalak onurak eta aukerak ez ezik arriskuak ere ekartzen dizkie haurrei; besteak beste, eduki kaltegarrietara sartzea, sexu esplotazioa, jazarpena eta ziberjazarpena gertatzeko arriskua handitzea, eta informazio pribatua modu desegokian erabiltzea.
"Tradizioz biktimizatu izan diren kolektiboetako haurrak dira kalteberenak, esaterako ijitoen eta LGTBI komunitateko haurrak eta migrazio jatorriko haurrak, eta haiek jasotzen dute eraso gehien Interneten."
"(Aldi berean) haur kalteberenentzat, Internet funtsezkoa izan daiteke beren gaitasuna garatzeko, hobeto integratzeko eta erreferenteak eta laguntza bilatzeko, besteak beste."
Ez izan izar kanpaina (#NoSeasEstrella) jarri dute abian.
Hona hemen Estefania Jimenez (UPV-EHUko ikerlaria) Euskadi Irratian ikerlan honen harira ondorioztatutakoak komentatzen.
2017-11-25
2.0 unibertsoan ikasleen artean ere genero-indarkeria PRESENTE!
Azaroak 25 eguna izaten da urtero mundu osoan barna emakume izate hutsagatik emakumeon kontrako indarkeria salatzeko eguna. Kalera ateratzeko eta #AskiDa eta #ErasorikEzErantzunikGabe oihukatzeko eguna. Hezkuntza eremuan ere aldarrikapen eguna da.Ikasleak protagonista dituzten ikerketei solas egiten utziko diegu!
- Berriki Katalunia, Aragoi, Galizia, Andaluzia, Balear eta Kanariar Uharteetako nerabeek sarean baden genero-indarkeriaren inguruko pertzeptzio, jarrera eta sineskerei buruzko ikerketa argitaratu dute. (UNED).

Datuen iturria:
DONOSO VÁZQUEZ, Trinidad, María José RUBIO HURTADO y Ruth VILÀ BAÑOS, 2018. La adolescencia ante la violencia de género 2.0: concepciones, conductas y experiencias. Educación XX1: Revista de la Facultad de Educación [linean = en línea]. Madrid: Universidad Nacional de Educación a Distancia, 2018, 21, (1), 109-134 [kontsulta = consulta: 2017/11/20]. ISSN 1139-613X. Interneten kontsultagarri hemen: http://revistas.uned.es/index.php/educacionXX1/article/view/20180/16715
- Bestalde, Ikaskideen arteko tratu txarrak 2016 (ISEI-IVEI) Azken txostenak taula hau erakusten du:
2017-08-07
Hiperkonektatuta gaudela? Zer diote datuek?
Noraino sartu dira gailu digitalak eta Internet gure egunerokotasunean? Eta zein izango da honen eragina hezitzaileontzat? Hona hemen EUSTATen txostenak (2015) erakutsi zituen zenbait emaitza infografia batean bilduta:
Datuak ikusita, argi dago eremu presentziala bezain garrantzitsua bilakatzen ari dela birtuala. On-line eta in situkoen arteko mugak gero eta lausoagok dira eta horrek iraultza ekarri du bizitzaren alderdi guztietara.
Eremu hezitzaileetan hiritarrak bizitza digital osasuntsurako prestatzea ere lehentasunezko gai bihurtzen ari da. Azken finean, ia erabiltzaile gehienok gailu mugikor bat (edo gehiago) izateak ikas-paisaiak (learnscapes) sortu ditu eta m-learning bidez ikaskuntza formala eta informala gero eta nahasiagoak ageri dira: dagoeneko edonon eta edonoiz gertatu daiteke ikasketa.
Mar Camachok sarrera interesgarria egiten dio gai honi
Bideoaren mapa kontzeptuala (Josi Sierra) @josi
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)







