Aurreko postean aipatzen genuen Esti Linaresek dagoeneko argitaratu du “El iceberg digital Machista: análisis, prevención e intervención de las realidades machistas digitales entre la adolescencia en la CAE” azterlana, Emakunderen ikerlanen Lehiaketaren seigarren edizioa irabazi zuena. Linaresek ibilbide luzea du gai honen inguruan hausnartzen eta itzal luzekoa dugun gai hau gure inguru hurbilean argitzen.
Gure inguru hurbileko datuek erakusten digute dagoeneko lehen genero-arrakala digitala (Internetera iriste-maila) ez dela esanguratsua euskal gazteen artean. Ia guztiak bertan etengabe daude. Hortik aurrera adituek bestelako etenak identifikatzen hasi dira. Bigarrena erabileraren araberakoa eta hirugarrena erabilera aurreratuan dauden aldeak identifikatzen dituena. Linaresek islatu du maila horietan ere teknologien erabilerak genero-estereotipoen eskemetan oinarrituta egoteaz gain, genero-desberdinkeria sozialak eremu digitalera trasmititzen direla.
Emakunderen aldizkarian dioen moduan ikerketak egiaztatu du generoko desberdintasun sozialak eremu digitalera transmititzen direla, eta, horrela, sendotu egiten direla generoaren araberako eten digitalak teknologien trebetasunetan eta erabileran, emakumeen gorputzen hipersexualizazioa eta hipererotizazioa sarean, gizonezkoen menderatze digitala eta ziberjazarpen sexual eta/edo sexista bezalako ziberindarkeriak. Aukeren artean (ziber)feminismoaren, hezkidetzako pedagogiaren eta alfabetizazio digital kritikoa nabarmentzen ditu.
#EzGaltzekoModukoa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina