Hona hemen gure lana zertan datzan kontatzen duten audio pare bat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatu dezakezu: Wikiemakumeok (ES eta EU)
Infografia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Infografia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2021-02-23
Emakumeen presentzia Wikipedian: DATUAK SOLASEAN
Euskal Herrian barna han-hemenka Wikiemakumeok taldeen helburu bat da Wikipedian genero arrakala murriztea. Lan horren aldeko indarrak biltzearen beharra agerian uzten dute datuek!
2021-02-19
[Bideo] aurkezpen eraginkorrak sortzeko dekalogoa.
Gure ikas-irakas prozesuetan, zuzenekoetan zein onlinean, diapositiba bidezko-aurkezpenak edo diapositiba bidezko bideo-aurkezpenak eguneroko kontu bilakatu dira. Gure aurkezpenak birpentsatzeko, birmoldatzeko eta birziklatzeko dekalogo bat.
#PausozPauso
#IkastekoBetiPrest
2018-01-14
NETIKETAK (TRATU ONAK) ezinbestekoak ingurune digitalean.
NETIKETAK eremu digitalean komunikazio eraginkorra, positiboa eta begirunezkoa ahalbidetzen duten arau bilduma dira.
Ikasleek gero eta lehenago,in situ eta online continuum batean bizitzen ari dira haien egunerokotasuna. Hezitzaileondako erronka, beraz, inguru fisikoan egiten dugun bezalaxe, digitalean ere ondo komunikatzen konpetente izan daitezen bermatzea.
Hona hemen proposamen bat:
Gehiago jakiteko:
2017-10-11
Konpetentzia Digitala curriculumean. Bai? Ez?
Konpetentzia Digitala dela eta hainbat hausnarketatxo egiten ari gara blog honetan.
Gaurkoan Euskadiko curriculum berriak dioena aztertuko dugu, oinarrizko zehar konpetentzietan zentratuta gainera, guztion zeregin bihurtzen diren konpetentziak.
Eta ondorio gisa aurreratu dezakegu Konpetentzia Digitala garatzea ez dela dagoeneko borondatezko kontua.

2017-08-30
IKTak zertarako? TIC-TAC-TEP prozesua
Dolors Reig adituak TIC TAC TEP (IKT-IET-APT) bidea proposatzen digu: hasteko erabiltzaileek teknologia digitalak erabili informazioa eskuratzeko eta komunikatzeko, gero ikasketa eta ezagutza garatzeko eta azkenik jendartearen eraikuntzan ahalduntzeko eta partaidetzarako konpetente izateko.
Ikuspegi honek argi eta garbi "katxarreoaren" eredua (gailu digitalak maneiatzen jakite soila sustatzea) gainditzen du, ezta?
2017-08-28
2017-08-07
Hiperkonektatuta gaudela? Zer diote datuek?
Noraino sartu dira gailu digitalak eta Internet gure egunerokotasunean? Eta zein izango da honen eragina hezitzaileontzat? Hona hemen EUSTATen txostenak (2015) erakutsi zituen zenbait emaitza infografia batean bilduta:
Datuak ikusita, argi dago eremu presentziala bezain garrantzitsua bilakatzen ari dela birtuala. On-line eta in situkoen arteko mugak gero eta lausoagok dira eta horrek iraultza ekarri du bizitzaren alderdi guztietara.
Eremu hezitzaileetan hiritarrak bizitza digital osasuntsurako prestatzea ere lehentasunezko gai bihurtzen ari da. Azken finean, ia erabiltzaile gehienok gailu mugikor bat (edo gehiago) izateak ikas-paisaiak (learnscapes) sortu ditu eta m-learning bidez ikaskuntza formala eta informala gero eta nahasiagoak ageri dira: dagoeneko edonon eta edonoiz gertatu daiteke ikasketa.
Mar Camachok sarrera interesgarria egiten dio gai honi
Bideoaren mapa kontzeptuala (Josi Sierra) @josi
2017-07-14
NIA (PLE) gero eta presenteago gure inguru hezitzaile digitaletan.
NIA dugu indar hartzen ari den akronimo (ez hain) berria (eta PLE gisa ezaguna ere bai). Azken boladan handik eta hemendik entzun izan dut konpetente digitalak izateko ze garrantzitsua den norberak nola, noiz, norekin ikasten duen aztertzea lehendabizi eta kontziente egitea gero.
EAEko Heziberri2020k Hezkuntza-eredu pedagogikoaren markoan (33. orr.) hauxe dio: "Oinarrizko Hezkuntza amaitzean ikasle guztiek eduki behar dute PLE delakoa (Norbere Ikas-Alorra-NIA), hau da, norberak erabiltzen dugun tresna, zerbitzu eta konexioen multzoa, konpetentzia berriak eskuratzearekin lotutako helburuak lortzeko eta bizian zehar ikasteko."
Zer da NIA? Nola sortu? Eredurik?
Hona hemen euskarazko baliabideak biltzen dituen infografia.
(Besterik ezagutzen duzu? Zerrenda luzatzeko prest!)

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)