Pandemia garaian hezkuntza-komunitatearen erantzunak aztertu eta datozen erronkak zehaztu zituen. #EzGaltzekoModukoa!!!
2020-10-28
Online irakatsi edo online biziraun? Pandemia garaiko erronkak-Rakel Gamito.
Pandemia garaian hezkuntza-komunitatearen erantzunak aztertu eta datozen erronkak zehaztu zituen. #EzGaltzekoModukoa!!!
2020-10-26
Eskola hiztun proaktibo [digital eta parekide] bila!
![]() |
| Miroodles |
Batetik, Gorka Juliok hezkuntzan multinazional teknologiko haundien saiakerei aurre egiteko apustu sendo bat proposatu digu: elkarlan erradikalerako apustu bat, software libreko tresnak eta lizentzia libreetan oinarritutako materialak sortu eta partekatzera bideratua, eta eskola publiko, komunitario eta kontzertatuak lotuko dituena. (Berria)
Bertzetik, Eskola Hiztun Bila 24. jardunaldietan Iratxe Retolazak eginiko hitzaldia (16:30 minututik 1:32:30 arte). Argi eta garbi deskribatu du hezkuntza arautuan bizitzen ari garen egungo egoera euskal kulturaren transmisio zein euskarazko komunikazio gaitasunaren inguruan. Hezkidetza planekin parekatuz, aldarrikatu egin du Heziberri 2020-curriculuma jarraiki, kultura ere zehar lerro gisa sustatzea, sareak eta egiturak elikatuz, euskal kultura planak sustatuz. Gainera, kultura eta dauden baliabideak ikasleen eskura jartzeren garrantziaz hitz egin du ere bai. Nabarmenduko nuke amaieran bota duen gakoa: jende aunitz ari gara han-hemenka ahaleginak egiten eta egina dagoena zein sortzen ari garena elkarri jakinaraztea funtsezkoa da.
- Euskaraz dauden eremu eta inguru digitalen aldeko apustu garbia.
- Euskaraz egon eta askeak diren software zein material digitalak lehenetsi.
- Konpetentzia digital hezkidetzailea zehaztu eta sustatu.
- Euskal kultura, era anitz eta inklusiboan ulertuta, ikasleentzat eskuragarri jarri.
- Ahozko eta ez ahozko komunikazio inklusibo, ez sexista sustatu online zein offline.
- Hezitzaileon (eta erakundeen) artean konplizitate sareetan jardun.
- ...
2020-06-21
Hezitzaileon prestakuntza digitalean PICRAT eta TPACK ereduak gidari
Inork espero ez zuenean, hezkuntza-eremuko konpetentzia digitalaren munduan
iraultza! COVID-19k hamaika aldaketa ekarri ditu gure bizitzara. Hezitzaileon
kasuan, egun batetik bertzera presentzialetik onlinera pasatu behar izanak,
frogan jarri ditu garatutzat genituen konpetentzia digitalak baita ederki
erakutsi ere, zein diren gabeziak. Kontua da, irailetik aurrera eredu mistoa
aurreikusten ari garela eta honek guztiak erronka galanta jarri duela mahai
gainean: mundu digitalerako irakasleen prestakuntza integralean murgildu behar, garena eta dakiguna eguneratu behar, baina zertan? Nola?
Norekin? Jordi Adell entzuteko aukera ederra izan dugu berriki parez pare ditugun
erronkei begira hainbat gako interesgarri aurkezten.![]() | ||
|
![]() |
| Royce Kimmons-en PICRAT matrizea euskaratua (Amarauna) |
2020-06-20
Mundu digitalerako hezitzaile-konpetentzia integrala
2020-06-16
HEZKEH 6. edizioa martxan! Hezkidetzaren oinarrizko ikastaroan izena emateko epea zabalik!
- online ikastaroa, e-learning bidea baita egun han-hemenka hezkidetzaren inguruan gaudenok biltzeko modurik efizienteena.
- euskaraz, hezkuntza-eragile eta hezitzaile euskaldunoi begirako prestakuntza baita.
- CC lizentziapeko edukietan oinarrituriko ikastaroa, jendearen esku utzi eta bere bidea egiten jarraitzeko moduko ezagutza partekatuaren aldekoak baikara.
- Sare sozialen bitartez UPV/EHUren eGelaPi (Moodle) gunetik haratago doan ikastaroa, egiten ez dutenekin ere hartu-emanetan aritzeko aukerak sustatzeko.
2020-05-04
Eta orain... azterketak online, nola? 8-O

2020-04-16
Konfinamendu fisiko masibotik sareetara salto jendetsua! Zer moduz, hezitzaile?
Egun batetik bestera, guztion erresilientzia gorpuztua. Egunerokotasuna iraulia. Eta gure bizi-eremu fisiko eta birtualaren arteko loturak (eta hausturak) inoiz baino garbiago agerian. Hezkuntza-eremuan lehendabiziko erronka ere, bideratua: gure ikastetxe fisikotik birtualera salto! Gure inguruan Komunikazioa eta Hezkuntza Ingurune Birtualetan aditua den Amaia Arroyok ederki adierazi du zenbat ahalegin eta nolako konpromiso maila erakusten ari garen bazter guztietan (aupa gu!) baita aurrera egiteko #EzGaltzekoModuko gomendioak luzatu ere.
Badugu parez-pare beste erronka garrantzitsu bat: gure (elkar)bizitza digitalaren alderdi oro sustatu eta kudeatzeko prest? Kognitibo-akademikoarekin batera sozio-emozionalak? Zuzenekoan bezala, berebiziko garrantzia izango baitute klase digitaletan ere bai. Elkarren arteko komunikazioa, feedbackaren kalitateak zerikusi handia izango du honetan. Zer gertatzen ari da genero-arrakala digitalarekin? Ezer ez egitea, egitea denez, hezitzaileok ezer egin ezean, hizkuntza ez inklusiboa eta parte hartze ez parekideak erreproduzitzen jarraitzeko arriskuaz gain, indarkeria matxistak aipatu ez eta ikasleak ahalduntzeko aukerak galtzekoa dago. Oraingoan ere, netiketek bestelako harreman markoak erakusten dizkigute.[M4ko eguneraketa] Eskola-jazarpenaren kontrako eguna dela eta, hasi dira agertzen hainbat datu: Berrogeialdian, eskola jazarpenak % 10eko hazkundea izan du.





