Teknologia digitala gure inguruan omnipresente izatera iritsi geroztik, hezitzaileok erronka handiak ditugu begi-bistan, horietako bat bertan gure hizkuntzaren erabilpena eta presentzia sustatzea.
Berriki, euskara irakasle gisa ibilbide luzekoa den Abel Camachok hala zioen:
Berria egunkaria |
2014ean Kike Amonarrizek jakinarazi zigun orduko hartan Wikipedian euskara 35. lekuan zegoela eta Twitterren hizkuntza gutxituen artean gehien erabilia zela. "Urak eginen du bide" atsotiz zaharra aitzaki hartuta, 2014 geroztik sarean euskarak bideak egin ditu ezta?
Aste honetan Elhuyarreko ingeniaritza linguistikoko taldeak Euskal Herriko Twitter erabiltzaileen erradiografia bat aurkeztu du eta emaitzak ez dira onak... soilik %10 dira euskaraz.
Wikipedian, aldiz, berri hobeak: euskarazkoa 29. postura igo da (300 hizkuntza inguru daude).
Euskarazko Wikipediaren kokapena. |
Hala ere, kezkatzekoa da wikilari lanetan aktiboki ari direnak ez direla inondik inora ere euskaldun hiztunek osatzen duten komunitatearen pareko: milioi hiztuneko 250 editore inguru. Eta beste Wikipedietan gertatzen den bezala, emakumeen presentzia artikuluetan zein editoreen artean %20 ingurukoa.
Euskara sustatzeko adosturiko herri aginteentzako 12 gomendioak aurkeztu zituzten 2016an Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-ataleko zuzendariak, Maite Goñik. Aurrerapauso handiak eta nabarmenak egin badira ere, oraindik euskarak bide luzea baitu egiteke.
Iturria: Wikimedia estatistikak |
Euskara sustatzeko adosturiko herri aginteentzako 12 gomendioak aurkeztu zituzten 2016an Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta Euskararen Aholku Batzordeko IKT Batzorde-ataleko zuzendariak, Maite Goñik. Aurrerapauso handiak eta nabarmenak egin badira ere, oraindik euskarak bide luzea baitu egiteke.
2017an Interneten ere, lehen hitza euskaraz kanpaina abian jarri zen nabigatzaile eta gailu mugikor guztiak euskaraz konfiguratu eta webguneetan euskara lehenesteko. Eta 2018an UEMA eta PUNTUEUSek Interneten euskara indartzeko hitzarmena sinatu zuten.
Bestalde, oso adierazgarriak dira Interneten erabilera-datuak; Eustaten 2018ko datuen arabera dagoeneko EAEn Internet erabiltzen duten 15 urtetik gorako pertsonak 1.461.600 dira.
2019an Gazteen Euskal Behatokiak egindako gazteen egoeraren diagnostikoaren arabera ia-ia gazte guztiek egunero erabiltzen dituzte sare sozialak eta teknologia digitalaren erabilerak gora egin arren, orokorrean euskararen lagunarteko erabilerak behera egin du.
Honen guztiaren harira, eta hezitzaile gisa, galdera hauek etorri zaizkit gogora:
- Zer gertatuko zen Elhuyarrek Twitterren bezala Instagramen ikerketa eginez gero? (Hezitzaileok hor topatuko genituzke gaztetxo gehienak!)
- Noizko areagotu hezitzaileok estrategikoki interneten eta sare sozialetan dugun presentzia pedagogikoa eta euskaraz, gainera?
- Noizko Euskaraldia Digitala?
Kontrapas bertso zaharra guztion izatearen parte bihurtu zuen Xabier Letek kantu bihurtzean. Haren hitzak moldatuz, honen alde egiteko prest?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina