Urte berri, bizi berri? Ba, indarkeria matxista kontuetan zoritxarrez ez!
Gaurko eguna hasi bezain fite Berrian irakurritako azkenak ez dira batere onak: Sanferminetako erasotzaileak ez espetxeratzea erabaki du Nafarroako Auzitegiak epaia irmoa izan arte (>:/) eta Estibaliz Linares ikertzailearen hitzetan "Gazteen artean aukera berdintasunaren aldeko diskurtsoa topatu arren, estereotipoak oso errotuta dauzkate. Aplikazio eta sare sozialek nesken aurkako sexu jazarpena indartu dute."
Hezitzaile gisa, hezkidetzazale gisa, IKT dinamizatzaile gisa, aspalditik kezkatzen nauen kontua da hau. Mundua irauli duten internet eta teknologia digitalek gure bizitza arlo guztietan hobetzeko balizko bideak sortu badituzte ere, jendarte berdinzalea eraikitzeko bidean (eta bertze alderdi aunitzetan ezta ere, baina hori bertze egun baterako utziko dugu) nik uste baliabideak, eszenario berriak ez garela behar bezala aprobetxatzen ari eta inguru presentzialean ohikoa dugun indarkeria erreproduzitzen ari dela inguru digital eta birtualetan.
Gure inguru hurbilean, Garazi Urdangarinek 2015ean ildo horretatik bideratu zuen bere MALa Gipuzkoako nerabeekin egindako ikerketa lanean sare sozialetan ematen zen nesken gauza-bihurtzea (cosificación) aztertuz.
Berriki, Ianire Estebanez adituak argitaratu du gida didaktiko interesgarri bat: #yonocompartoviolencia La ciberviolencia hacia las adolescentes en las redes sociales. (Junta de Andalucía)
2018ko azaroan DVn egin zioten elkarrizketa batean, Estebanezek sareetan egoteko eta eredu positiboak eta kritikoak hedatzeko deia egiten zuen. Hezkuntzaren ardura zuzena da indarkeria mota oro deseraikitzen eta elkarbizitza positiborako bideak jorratzen jardutea modu sistematikoan. Eta horregatik, emakumeenganako indarkeriari dagokionez, hezkuntza eragileon ardura da neska guztientzako autodefentsa feministarako prestakuntza bermatzea ere. Bai zuzenenekoan, bai interneten edo sare sozialetan. Izan ere, konpetentzia digitala gure egungo ikasleen alfabetizazioan ezinbestekoa izango baita epe labur, ertain eta luzean bizi ona eraikitzeko orduan.
Lortuko dugu? Noizko? Nor dago euskaraz halakoetan lanean aritzeko gogoz? Ni prest!
Akitzeko, Nerea Barjola adituaren mezua:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina