2021-02-23
Emakumeen presentzia Wikipedian: DATUAK SOLASEAN
2021-02-19
[Bideo] aurkezpen eraginkorrak sortzeko dekalogoa.
Gure ikas-irakas prozesuetan, zuzenekoetan zein onlinean, diapositiba bidezko-aurkezpenak edo diapositiba bidezko bideo-aurkezpenak eguneroko kontu bilakatu dira. Gure aurkezpenak birpentsatzeko, birmoldatzeko eta birziklatzeko dekalogo bat.
#PausozPauso
#IkastekoBetiPrest
2021-01-16
2021-01-13
Multimedia ikaskuntza (R. Mayer) 1/2
![]() |
| Iturria unDRAW |
Eta nola? Hainbat moduren artean, ikasle zein hezitzaileek masiboki ikus-entzunezko edo multimedia-bitartekoak sortzeari ekin diogu. Jakin badakigu ikaskuntzaren azken emaitzetan hainbat faktorek eragin ohi dutela baina nola optimizatu eta hobetu sortzen ditugun ikus-entzunezkoak? Hezkuntza-psikologiaren arloan Richard Mayerren multimedia irakaskuntzaren inguruko ikerketak erreferente dira azken 20 urteetan. Berak proposatzen dituen printzipioek hobekuntzarako pistak eman ahal dizkigute. Hauek bere zenbait ekarpen:
![]() |
| Iturria unDRAW |
Multimedia irakaskuntzak ikasketa laguntzeko erabiltzen diren ahozko zein idatzitako hitzak eta edozein motako irudiak aurkezteari egiten dio aipamen, forma estatikoa duten irudiei zein dinamikoa dutenei ere bai. (Hitzak ahoz edo pantailan idatzita egon daitezke. Irudiak forma estatikoan, ilustrazioak, diagramak, mapak edo argazkiak edo dinamikoan animazioa edo bideoa egon daitezke.)
Input bakoitzean ikusmena eta entzumena kanalak erabiltzen ditugu eta prozesatzeko gaitasun mugatua dugu. Gaiera, jasotzen dugun informazioa ezagutza izatera pasatzeko, prozesuaz kontziente izan behar dugula: informazio garrantzitsua aukeratu behar dugu, antolatu eta, azkenik, lehenagotik genituen ezagutzekin lotu eta txertatu. Horretan metakognizioak izango du sekulako garrantzia.
![]() |
| Commons |
2020-12-18
Gure e-jarduerak diseinatzeko oinarri teknopedagogikoak berrikusten
Ikasketa aktiboak ikasleak protagonista bihurtzen ditu.Ikasleek informazioa ezagutza bihurtu eta testuinguru ezberdinetan aplikatzen jakitea du xede, baita teknologia eta gailu digitalak lagun ezin hobeak. Hezitzaileok e-jarduerak diseinatzerakoan ezinbestekoa dugu sustatu nahi dugunaren hautu kontzientea egitea eta agerian jartzea nolako oinarri teknopedagogikoan sustraituko ditugun gure ikas-irakas jarduera digitalak.
Abiapuntu gisa hona hemen Lourdes Guardiak (UOC) egiten zuen proposamena:
2020-12-16
"Euskara eta feminismoa bidelagun" bilduma
Euskara eta feminismoa bidelagun topaleku ederra izan da entzuteko, birpentsatzeko, sentitzeko eta loturak berrantolatzeko. Remedios Zafrak aipatu bezala Mundua aldatzen duenak lehenago mundua aztoratu behar izan du. (Feministaldia, 2020)
Bizitzaren eremu orotarako ezinbestekoa bihurtu zaigun eremu digitalean ere euskara eta feminismoa bidelagun izateko bide luzea egiteke. Horretan ere begirada jarri behar. Indarrak biltzeko prest?



