2021-03-23

Begi-bistan eduki #DIGCOMPEDU! [Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua]


2017an argitaratu zen European Framework for the Digital Competence of Educators: DigCompEdu. (Berriki gaztelaniazko bertsioa aurkeztu dute.)

DigCompEdu, Hezitzaileen konpetentzia digitalerako Europako esparrua,
hezkuntza-maila guztietako hezitzaileei zuzenduta dago, haur-hezkuntzatik hasi eta goi-mailako eta helduen hezkuntzaraino, prestakuntza orokorra eta profesionala, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen arreta eta ikaskuntza ez-formaleko beste edozein testuingurutan barne.

Markoak oinarrizko 22 gaitasun proposatzen ditu 6 arlotan banatuta:
1. Konpromiso profesionala: teknologia digitalak komunikatzeko erabili,
elkarlanean aritu eta profesionalki garatzeko.
2. Baliabide digitalak: eskuratu, sortu eta partekatu.
3. Irakaskuntza eta ikaskuntza: teknologia digitalak erabili eta kudeatu.
4. Ebaluazioa: teknologia eta estrategia digitalak erabili.
5. Ikasleen ahalduntzea: inklusioa, pertsonalizazioa eta partaidetza aktiboa areagotu.
6. Ikasleen gaitasun digitalen sustatzeasormenez eta arduraz erabili, informatu, komunikatu, edukiak sortu, ongizaterako eta arazoak konpontzeko.


Hona hemen 2018an argitaraturiko euskarazko bertsioa
Milesker itzultzaileei!

2021-03-16

Remedios Zafra: hutsuneen eta hitzen garrantzia emakumeen presentzian.

Remedios Zafrak 2020ko Feministaldian eginiko aurkezpenan #EzGaltzekoModuko ekarpenak egin zizkigun. Horien artean ahizparekin batera haurtzaroan bizitako anekdota adierazgarria kontatu zuen. Irakurtzen zituztenen artean emakumeen hutsunea nabaritu zuten. Elkarri galdetzen zioten: zergatik ez dago emakumerik teknologia-bilduma honetan? Eta falta zituzten aleetan egongo zirela pentsatu zuten.


Zafrak hitzaren garrantzia azaldu zuen eta, adibide gisa, aipatu zuen gure inguru hurbileko gertaera hau: arautegi aldaketa baten ondorioz, UPV/EHUko Informatika Lizentziatura Ingenieritza bezala deitua izatera pasa zen. Ikasketa-plana eta programazio berdina, irakasle berdinak baina emakumezkoen matrikulazioa 60tik %17ra jaitsi zen.


Hona hemen Remedios Zafra solasean ikusteko esteka!

  #Kutsatu Hitzaldiak 

(bideora joan)

2021-02-23

Emakumeen presentzia Wikipedian: DATUAK SOLASEAN

Euskal Herrian barna han-hemenka Wikiemakumeok taldeen helburu bat da Wikipedian genero arrakala murriztea. Lan horren aldeko indarrak biltzearen beharra agerian uzten dute datuek! 

Hona hemen gure lana zertan datzan kontatzen duten audio pare bat ere bai. Informazio gehiago nahi izanez gero hemen topatu dezakezu: Wikiemakumeok (ES eta EU)

2021-02-19

[Bideo] aurkezpen eraginkorrak sortzeko dekalogoa.

Gure ikas-irakas prozesuetan, zuzenekoetan zein onlinean, diapositiba bidezko-aurkezpenak edo diapositiba bidezko bideo-aurkezpenak eguneroko kontu bilakatu dira. Gure aurkezpenak birpentsatzeko, birmoldatzeko eta birziklatzeko dekalogo bat.

#PausozPauso

#IkastekoBetiPrest